XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ni zerbait gorritu nintzela uste dut.
@- Gogoratzen al duzu joan zen astean Ekialdeko auzoan gertatu zen sutea?.
- Baietz uste dut. Etxe bat erre zen, ez al da horrela? - Hala da.
Tira, ba, suhiltzaileek eman diguten txostenaren arauera sute hura ez zen berez sortu, norbaitek eragin zuen.
- Eta nik, nor izan zen hauteman behar dut.
- Horixe bera.
- Zer dago etxekoei buruz? - Honako paper hauek dakarte dakigun guztia.
Dena den, laburbilduz, hau esan daiteke: etxean James Maccrae alarguna bizi zela bere alaba Martha eta seme Anthonyrekin.
Orain, berriz, Martha eta Anthony umezurtz daude eta momentuz bere bizilagunekin, Lessingtarrekin, bizi dira, haurrik gabeko bikote batekin.
- Zer jazo zitzaion aitari? - Sutean hil zen.
- Eta ama? - Amaren heriotza urte bete lehenago gertatu zen auto istripu baten ondorioz.
- Haur gaixoak!- esan nuen hasperenka.
Fisherrek buruarekin baieztatuz orriz betetako karpetatxo bat eman zidan.
- Nahi duzunean has zaitezke.
- Mila esker. - Zorte on.
- Agur - hau esanez atea ireki eta nire mahairantz zuzendu nintzen.
Lehendabizi bulego-lan guztiak bukatu eta nahaste hura zerbait txukundu behar nuela konturatu nintzen, (...).